AisleRiot-en laguntza | ||
---|---|---|
<<< Previous | Next >>> |
Rosanna Yuen-ek idatzia
Karta-sorta mota | Karta-sorta estandarra |
Sorta | Goi-ezkerreko pila. Kartak Mahaian banatu ondoren geratzen direnak hemen jarriko dira. Kartak banan-banan irauliko dira Hondarrera. Ezingo da atzera banatu. |
Hondarra | Sortatik hartu behar da. Goiko karta jokoan erabiltzeko prest dago. |
Oinarriak | Lau pila, goi-eskuinean. Irudiaren arabera eta gorantz osatu behar dira Batekotik Erregera. Oinarri bakoitzaren gaineko lehenengo karta Mahaira eraman daiteke atzera. |
Mahaia | Zazpi pila. Karta guztiak gora begira banatu, lehenengo pilan karta bat, bigarrenean bi, eta horrela, azkenekoan zazpi karta jarri arte. |
Karta guztiak Oinarri piletara eramatea.
Mahaiko kartak beherantz osatzen dira, kolorearen arabera. Segidan dauden eta irudi berekoak diren karten multzoak batera mugi daitezke. Mahaiko pila hutsak edozein kartaz edo karta-segidaz bete daitezke.
Kartak banan-banan iraultzen dira Sortatik Hondarrera. Hondarreko goiko karta jokorako prest dago. Ezin da berriro banatu.
Oinarriak gorantz osatu behar dira, irudiaren arabera eta Batekotik Erregera. Oinarri piletako kartak atzera erabil daitezke. Karta batean bi aldiz klik eginez gero dagokion Oinarri pilara mugituko da, mugimendu hori posible baldin bada.
Bat ere ez
Oinarri piletan dagoen karta bakoitzeko, puntu bat.
Gehienezko puntuazioa: 52
Mahaian toki hutsak izatea oso abantaila erosoa da joko honetan. Oso ideia ona izaten da benetan behar dituzun arte ez betetzea.
<<< Previous | Home | Next >>> |
Westhaven | Will o' the Wisp |